Danok dakizuenez azken aste honetan gure gelara guraso batzuk etorri dira euren lanak nolakoak diren azaltzera. Lanbideak eta lanbide hauen "ordezkariak" umeek aukeratu dituzte eta beste egunean gelako ama batzuek komentatu zuten moduan "guztiak gizonak izan dira" Kasualitatea? Gure seme alabentzat zein da gure lanbidea? Ama izatea? Erreflexiorako gaia dudarik gabe...
Eta gaurko eguna gure eguna denez (emakumeena) blogosferan aurkitu dudan bideo bat zuekin konpartitu nahi dut: Mikel Agirregabiriaren blogean ikusi dut(Hezkuntza sailaren berriztapen burua)
2009-03-08
IKASLEEN BLOG TXAPELKETA
Ikasturtearen azkenengo hiruhilabete honetan gure eskolan ikasleen blogen txapelketa martxan jartzea erabaki dugu. Esperientzia pilotoa izango da lehen hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleentzat eta emaitzak onak badira datorren ikasturtean beste zikloetara zabaltzea pentsatuta daukagu.
Txapelketa borondatezkoa da eta ikastorduetatik kanpo burutuko da (patio eta jan osteko orduetan).
Blogariek astero gutxienez bidalitako lana burutu beharko dute baina hemendik kanpo lana librea da.
Txapelketa honen helburua gaitasun digitala eta hizkuntza-komunikaziorako gaitasunak garatzea da. Honen arabera blogean hizkuntza maila eta maila teknikoa baloratuko da irabazleak nortzuk diren erabakitzeko. Hala ere denok garaile irtengo garelakoaren ziurtasun osoa daukagu, bai parte hartzen duten ikasle guztiek baita ere proiektu honetan dihardugun irakasleok.
Animo Zeanuriko eskolako blogariak!!!!!!!
OHARRA: Txapelketaren inguruko informazio gehiago nahi baduzue klikatu hemen edo ESTEKAN Txapelketan.
2009-02-28
SUHILTZAILEA GURE GELAN
Ostiralean Asier Martin bere lanbidea azaltzera gure gelara etorri zen. Dakizuenez bera Bonberue da eta azalpenak eman eta gero bere lanean erabiltzen dituen tresnak eta arropa bereziak erakutsi zituen. Onena bere kaskue eta mangerea, eta hemen daude gelakide batzuk suhiltzaile peto petoak eginda...
ALTUNOSTERA IRTEERA
Hemen daude egueneko irteeraren argazki batzuk, beste guztiak ARGAZKIAK izeneko estekan jarrita daude.
Zorionak eman zuen seme-alabei eguenean egindako esfortzuagatik, 8-10 km inguruko ibilbidea oinez egin zutelako.
Gure partetik eskerrak eman nahi dizkiogu Eiderreri, egun osoan gure ondoan egon zelako, bidea erakusten eta laguntzen eta eskerrik asko ere Emilia eta Julianeri euren baserrian hain ondo hartzeagatik.
Ainhoa eta Marta

2009-02-26
ESTEKA BERRIAK
Gaur Esteka berri bi jarri ditut. Bata Extremadurako bigarren hezkuntzako irakasle eta blogari famatu batena: ANIBAL DE LA TORRE, eta besteena euskal herriko unibertsitateko irakasle batena: TXOMIN VILLARROEL(MAGISTERITZA ESKOLAKO IRAKASLEA- HAUR HEZKUNTZA).
Ni euren blogen jarraitzailea naiz eta agian zuentzat ere interesgarria izan ahal da... Kontatuko didazue
Ni euren blogen jarraitzailea naiz eta agian zuentzat ere interesgarria izan ahal da... Kontatuko didazue
LANBIDEAK
Azkeneko bi asteetan LANBIDEI buruzko proiektu bat martxan jarri dugu gure gelan.
Hasteko talde handian ezagutzen ditugun lanbideen zerrenda osatu genuen eta geroago bozkatuz zazpi aukeratu genituen. Baina lanbideen atzean langileak daude beti eta gure zazpi lanbideetan zazpi pertsona ezagun kokatu genituen.
Honen ostean gure zazpi aukeratuei euren lanak azalduteko eskolara etortzeko gonbidapena egitea erabaki genuen, eta guk 14 garenez ba...14/7=2 (honetara eltzeko buruari hainbat buelta eman behar izan genion)
Baina nola idazten da GONBIDAPENA? Lehenengo zer idatzi behar dugu? eta gero?...Eta nork lagunduko digu "nagusien erara" idazten?
Prozesua ez da bukatu baina oraingoz idatzi ditugun hiru gonbidapenak EXITO TOTAL:
Baina oraindik beste bost lanbide gelditzen dira...SORPRESA!

1. ALBAITARIA: Luisan Erkiaga gure gelan egon zen aste honetako eguaztenean...baina argazki makina bateria barik egon zen eta ez daukagu argazkirik erakusteko... ala ere oso ondo pasa genuen bere laneko kontuak entzuten eta gainera opariak eta guztiz etorri zen. LUISAN ESKERRIK ASKO!
2. ARTZAINA: kasu honetan Jokin Gotiren aitite eta amamak euren baserrira joateko gonbidapena egin ziguten... Eta gu JOAN... (eta gainera Zeanurire oinez bueltau... ez dakit zelan egongo diren umeak baina andereñoa lehertuta...!)
3. BONBERUE: kasu honetan gonbidapena Asier Martinentzat izan da eta bihar arratsaldeko 3tan gure gelara etorriko da eta oraingoan kamarea ondo edukiko dugu behar diren argazkiak ateratzeko
Baina oraindik beste bost lanbide gelditzen dira...SORPRESA!
2009-02-17
2009-02-08
BUZTINAGAZ LANEAN
2009-02-01
GORPUTZA LANTZEN
Aurreko astean "gorputzaren" inguruan ibili gara, eta gorputza zer den ondo ikasteko onena dudarik gabe bakoitzaren gorputzagaz lan egitea da. Horrela, bikoteka jarri eta bikotekide baten gorputz irudia margotu dugu. eta hemen emaitzak...
BubbleShare: Share photos - Play some Online Games.
BubbleShare: Share photos - Play some Online Games.
2009-01-12
Gure bloga jaioberria hemen dago. Eta gelako bloga zergatik? Komunikatzeko beste bide bat suposatzen duelako, eskola eta familia arteko bide berriak esploratzeko,... eta azken finean teknologia berrietan aritzeko, bai jadanik natibo digitalak diren ikasleentzat eta baita ere "etorkin digitalak" garenontzat (guraso eta irakasle).
Guztiok parte hartzera gonbidatuta zaudete, guraso, ume zein lagun.
Beraz, animo!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)