2009-03-08

MARTXOAK 8: EMAKUMEAREN EGUNA

Danok dakizuenez azken aste honetan gure gelara guraso batzuk etorri dira euren lanak nolakoak diren azaltzera. Lanbideak eta lanbide hauen "ordezkariak" umeek aukeratu dituzte eta beste egunean gelako ama batzuek komentatu zuten moduan "guztiak gizonak izan dira" Kasualitatea? Gure seme alabentzat zein da gure lanbidea? Ama izatea? Erreflexiorako gaia dudarik gabe...
Eta gaurko eguna gure eguna denez (emakumeena) blogosferan aurkitu dudan bideo bat zuekin konpartitu nahi dut: Mikel Agirregabiriaren blogean ikusi dut(Hezkuntza sailaren berriztapen burua)

IKASLEEN BLOG TXAPELKETA



Ikasturtearen azkenengo hiruhilabete honetan gure eskolan ikasleen blogen txapelketa martxan jartzea erabaki dugu. Esperientzia pilotoa izango da lehen hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleentzat eta emaitzak onak badira datorren ikasturtean beste zikloetara zabaltzea pentsatuta daukagu.
Txapelketa borondatezkoa da eta ikastorduetatik kanpo burutuko da (patio eta jan osteko orduetan).
Blogariek astero gutxienez bidalitako lana burutu beharko dute baina hemendik kanpo lana librea da.
Txapelketa honen helburua gaitasun digitala eta hizkuntza-komunikaziorako gaitasunak garatzea da. Honen arabera blogean hizkuntza maila eta maila teknikoa baloratuko da irabazleak nortzuk diren erabakitzeko. Hala ere denok garaile irtengo garelakoaren ziurtasun osoa daukagu, bai parte hartzen duten ikasle guztiek baita ere proiektu honetan dihardugun irakasleok.

Animo Zeanuriko eskolako blogariak!!!!!!!
OHARRA: Txapelketaren inguruko informazio gehiago nahi baduzue klikatu hemen edo ESTEKAN Txapelketan.